Girotuz
Hasiera
Energia eta berriztagarriak: ikuspegi globala
ImageKlima aldaketak alde batetik eta erregai fosilen agortzeak bestetik, geure kontsumo ereduak aldatzera behartzen gaituztelako iritzia gero eta zabalduago dago. Askoren ustez, gizateria energia krisi global larri baten atarian omen dago. Hala ere, egungo gizartean energia kontsumoa guztiz egunerokoa den arren, energiari lotutako gaiak oso ezezagunak eta arrotzak dira, bereziki heziketa oso teknikoa ez daukaten pertsonentzat. Ikastaro honetan, energiari lotutako kontzeptu nagusiak azaltzeaz gain (energia-katea, naturan agertzen zaizkigun energia-fluxuak, sare elektrikoaren funtzionamenduaren muina eta abar), energia sistemaren eta balizko krisiaren oinarriak aztertuko ditugu: egungo energia kontsumoaren ezaugarriak eta etorkizunerako joerak; petrolioaren ekoizpen gorena; energia fluxu berriztagarrien ezaugarriak eta potentzialtasuna... Ikastaroaren amaieran, etorkizunari begira energia kontsumo iraunkorrean oinarrituko den gizarte bat eraikitzeko erronkak zeintzuk izan daitezkeen zehazten saiatuko gara.
Gehiago irakurri...
 
Etxeetako energia kontsumo iraunkorra

TermostatoBerotegi efektuko gasak sortzearen arrazoi nagusietako bat etxeko elektrotresnekin edota argiekin energia elektrikoa gehiegi eta arduragabe erabiltzea da; izan ere, klima aldarazten lagundu baino ez dugu egiten ohitura horiekin.

Ikastaro honetan, etxeetako energi iturri ohikoenak aztertuko ditugu, haien kontsumoak, galerak, kostuak, inpaktuak... Era berean, energia aurrezteko gomendioak eta aholku praktikoak ere emango ditugu, baita gure argindarraren fakturan euroak aurrezteko ere. Aholku eta gomendio horiek guztiak gure etxeetan aplikatzen errazak izango dira, baina gure gizartea modu iraunkorragoan garatzeko ekarpentxoa egiten irakatsiko digute.

Gehiago irakurri...
 

ANTOLATZAILEA

Eusko Ikaskuntza

LAGUNTZAILEAK

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

 

Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza 


 Departamento de ordenación del territorio y medio ambiente de EJ-GV